XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Haren eritziz, biz batean ere naikoa zan berdin-bukatze ori, gure belarri gaizki oituentzat ere. Batere gabe litzake obeenik, baño ez genduke etsiko

Neurketari dagokionez, hiru eratara egin daiteke banaketa:

Mehe - tegi - ko txa - kurra

Mehete - giko - txaku - rra

Mehe - tegiko - txaku - rra.

4. Bederatzinakakoak.

Oihenartek erabiltzen duena da, baina ez asko:

Zenbait leihorra zabal baita, ehon erakutsiko zaita.

5. Hamarnakakoak.

Honako bertso solte hau dakarkigu hemen argigarritzat:

Arruitz-aldean izandu dela, amar ezkutu galdu ttuela, galduek galdu; galduen pena, iñork yakite(a) nai etzuena.

Erabat hamarna silabatako bertso hauek, ez onak eta ez txarrak, baizik hainbestekoak iruditzen zaizkio.

6. Hamaikanakakoak.

Hauek ez dira bereziak.

Segun eta non ezartzen den etena, bostgarren ala seigarren silabaren ondoren, bostekora eta seirekora jotzen dute.

Hemen ez dakar euskal bertsorik.

7. Hamabinakakoak.

Hauek erdian etena dute.

Oihenartek gutxi ditu.

Adema-Zaldubyk gehiago eta, Orixek esatera, ederrak.

Hemen haren Jesusen azken afaria aipatzen du, Durangoko hitzaldian aztertutako berbera.

Horko bertsoak oso arinak dirudite, baina lerro bakoitzean lau intentsitate-azentu bezala daramatzate.

Horregatik, bertso hauek zaldien laugaina gogorazten diote.